XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU LAGUN INDARTSU (Euskal-ipuin zaarra)

Munduan beste asko bezela, Susubil errian mutil gazte indartsu bat bizi omen zan.

Giartsu bere izena.

Bein baten Giartsu, amalau arroako burdin-makilla eskuetan artu, eta ludi zabalera irten omen zan, bazterrak ikusteko asmoz.

Joan ta joan, ibilli ta ibilli, gizon indartsu bat arkitu zuan aitz aundi bati eusten.

- Zertan ari zera, gizon indartsu?, galdetu zion Giartsuk.

- Erriaren gaiñera erori ez dedin, aitz oni eusten nago emen.

- Ez zera makala.

Zatoz nerekin.

Biak joan ta joan, ibilli ta ibilli, eiztari bat arkitu zuten, errotarrian zango bat sartuta zeukala.

- Zergatik zagoz, orrela, eiztari arin?, galdetu zioten.

- Ni ariñegia naiz, eta erbiai ere aurrea artzen diet, eta erbien neurrian lasterka egiteko errotarri au astungarri bezela artu dut.

- Ez zera astuna.

Zatoz gurekin.

Irurak, Giartsu, Indartsu eta Eiztaria, joan ta joan, ibilli ta ibilli ola-gizon bat arkitu zuten bere agoko arnasaz putz-egin eta putz-egin.

- Zertan ari zera, ola gizon?, galdetu zioten.

- Nik nere agoko arnasaz zazpi errota eta iru olari indarra ematen diet ibilli ditezen.

- Ez zera motela, ola gizon.

Zatoz gurekin.

Laurak, Giartsu, Indartsu, Eiztaria eta Ola-gizona, joan ta joan aurrera, Galipornia`ko Erregearen uri-burura eldu ziran.

Ain zuzen erriko jaiak ziran, eta erri guztia soiñu ta dantza, pozez eta alaitasunez jaietan arkitzen zan.

Ba zan an umore ona.

Jaietako jolas ederrenak txapelketak ziran, eta sariak ezin obeak.

Leenbiziko txapelketa laisterketa zan: ea nor laisterka aurrena izan.

Txapeldunak kata-larrua urrez betea artuko zuan saritzat.

Laisterketa asi zanean, gure eiztari ariñak, beste korrikalari guztiak sei legoa atzean utzi zituan.

Aien arnas-estua eiztariaren atzetik!.

Kata-larrua urrez betea gure eiztariarentzat izan zan.